Juan Rodriguezek zeinu-hizkuntzaz osatu ditu Hiru txerritxo gorrak eta Txanogorretxo ipuinak, eta bi lan horien aurkezpena egingo da datorren astelehenean, azaroak 27, Salatxo aretoan. 19:00etan hasiko da aurkezpen-ekitaldia eta herriko haur eta gurasoak gonbidatuta daude saiora.
Zeinu Ipurtargia proiektuaren bidez osatu ditu Rodriguezek bi lanak. Ekimenaren helburua da haur gorren inklusioa bultzatzea eta, horretarako, ipuinak zeinu-hizkuntzan kontatzeko aukera ematen du, oso modu erraz eta intuitiboan. Alegia, zeinu-hizkuntza menderatzen ez duten guraso eta haurrek ere erabiltzeko prestatuta daude.