Zirkulazio-zerga helbideratuta duten herritarrek otsailaren amaieran jasoko dute etxean 2026ko Aparkatzeko Udal Txartela

Indarrean dagoen TAO sistemaren baitan, apirilaren 1ean, asteazkenarekin, hasiko da denboraldi ertaina. Ordura arte, 2025eko Aparkatzeko Udal Txartela egongo da indarrean.

Aurtengo txartelari dagokionez, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga helbideratuta duten herritarrei bihar, otsailak 6, egingo zaie kobrantza. Eta ordainketa behar bezala burutu dela egiaztatuta, Aparkatzeko Udal Txartela zuzenean etxean jasoko dute.

Zirkulazio-zerga helbideratuta ez dutenek, berriz, martxoaren 31ra arteko epea izango dute borondatez ordaintzeko. Ordainketa elektronikoki edo Udaletxeko harreran egin ahal izango dute; eta txartela Udaletxeko harreran bertan jasoko dute.

Berriki matrikulatu diren ibilgaiuen kasuan, urteko edozein unetan eskatu ahal izango dute Aparkatzeko Udal Txartela, Udaletxeko harreran.

Orion erroldatu gabeko ibilgailuak

Orion erroldatuta ez dauden ibilgailuen kasuan, Aparkatzeko Udal Txartela 85 euroan eskatzeko epea laster zabalduko du Udalak. Horren berri datozen asteetan emango da.