Real Sociedad eta Basotik fundazioen ekimenez, Desioen Basoa osatzeko landaketa egingo dute otsailaren 28an, larunbatarekin, Aian. Adin guztietako herritarrei zabaldutako jarduera izango da, eta zuhaitzak landatzeaz gain, bertako espezien inguruan ikasteko aukera ere izango da.
Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua, Aiako Ubegun industrialdean. Kilometro bateko ibilbidea eginda, landaketa eremura iritsiko dira parte-hartzaileak, eta antolatzaileen laguntzaz, zuhaitzak landatuko dituzte. Horrez gain, zuhaitz espezieen inguruko galdetegia, eskulanen tailerra eta puzgarriak ere izango dira goizean, baita hamaiketakoa ere.
Saioan parte hartzeko, aurrez izena ematea komeni da galdetegi honen bidez, otsailaren 14a baino lehen.
