Gaurko egunez jarri da indarrean Turismoaren Legea

2016ko uztailaren 28ko 13/2016 legea, turismoarena, abuztuaren 31n jarri da indarrean.

Lege horrek, besteak beste, erabilera turistikorako etxebizitzak arautzen ditu. Erabilera turistikorako etxebizitzaren bat duten herritarrek ondorengo tramiteak egin behar dituzte:

  • Udalean, jardueraren berri eman behar du. Horretarako “aurrekomunikazioa, aurrez komunikatu beharreko jarduerak” agiria aurkeztu behar du, dagokion dokumentazioarekin.
  • Bestetik, Eusko Jaurlaritzako Turismo sailean erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du.

Bi tramite horiek bete gabe ezin izango da etxebizitzarik jarri errentan jarduera turistikorako. Legearen ondorioetarako, klandestinotzat joko da tramitazio hori egin gabe etxebizitzak kontratatzea edo ustiatzea.

Legeari buruzko informazio gehiago hemen irakur daiteke:

Informazio-oharra

Legearen testua