Ekitaldia uztailaren 6an izango da kultur etxean, ostegunarekin, 19:30ean hasita, eta bertara herritarrak eta Arraun Elkarteko kideak gonbidatu ditu Komisioak. Prentsarik gabeko agerraldia izango da.
Komisioa 1939ko Kontxako Banderaren auzia aztertzeko sortu zen iaz (ikusi Karkarak utzitako argazkia) eta bertako kide da, besteak beste, Orioko Udala (alkateak parte hartu du Komisioan, Udalaren izenean).
Komisioak bultzatuta, gaiari buruzko azterlan bat egin du Xabier Alberdi historialari zarauztarrak, auzia ebazteko erabakigarria izan dena, eta Aranzadik ere eman du bere iritzia, Komisioak defendatzen duen iritziaren aldekoa: alegia, 1939ko bandera berriro Kontxako palmaresean sartzearen aldekoa.
Osteguneko agerraldian Komisioko kideek eta Xabier Alberdi historialariak emango dituzte azalpenak eta, horrenbestez, bukaera emango diote hilabete hauetan egindako lanari.