«45 + Indartzen» 40 orduko prestakuntza-programa bat da, 45 urtetik gorako herritarrak lan-munduan txertatzen laguntzeko.
Programaren 4. edizioa jarri du martxan Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zerbitzuak.
Orain arteko edizioen arrakasta ikusita, aurten programaren bi edizio egingo ditu Udal Elkarteak: lehenbizikoa apirila eta maiatza artean, eta bigarrena, berriz, azaro-abenduetan.
Argazkian iaz egindako 3. edizioko parte-hartzaileak ageri dira, Udal Elkartearen egoitzaren aurrean.
Zer da «45 + Indartzen»?
40 orduko prestakuntza-prozesua da, 4 orduko 10 saiotan banatua. Ikastaroak bi aste iraungo du: maiatzaren 3tik 14ra. Aurrez, apirilaren 22an, programari hasiera emateko saioa egingo da.
Saio guztiak goizez izango dira; 09:30etik 13:30era, Udal Elkartearen egoitzan, Zarautzen. Taldekako prestakuntzaz gain, partaide guztiek 3 bakarkako saio jasoko dituzte.
Helburua
Eskualdeko 45 urtetik gorako pertsonei prestakuntza-ikaskuntza eskaintzea, lan-mundura sartzen edota itzultzen laguntzeko. Izan ere, adin tarte horretako gehienek oso zail ikusten dute lan-mundura itzultzea edo egokitzea; batetik, duten adinarengatik; bestetik, gaur egungo lan-mundu aldakorraren eskakizun eta eginkizunetara egokitzeko ezinbestekoa delako birziklatzea. Are gehiago, COVID-19aren krisiaren testuinguruan.
Informazio-saioa eta izen-ematea
Apirilaren 14an informazio-saio ireki bat egingo da, proiektua azaltzeko:
- Eguna eta ordua: apirilak 14, asteazkena, 11:00etan
- Non: on line izango da; Gotomeeting plataformaren bidez.
Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegi hau beteta. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.
Programan izena emateko epea zabalik dago apirilaren 21era arte. Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan.
Edozein kasutan, tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitzan elektronikoan dokumentua deskargatu, bete eta Udal Elkarteko egoitzara eraman dezakete:
- Urola kostako Udal Elkartea, Garapen Agentzia
- Enplegu Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)
- Tel. 943890808
- lanpoltsa@urolakosta.eus