Sari-banaketa kultur etxearen areto nagusian egin zen, abenduaren 3ko 19:00etan hasita, eta bertan izan ziren Udalaren ordezkariak, sarituekin eta epaimahaikideekin batera. Sariak banatzen Anuska Esnal alkatea eta Euskara batzordeko zinegotziak aritu ziren.
Lehiaketaren epaimahaia honako hauek osatu dute aurten: Eli Manterolak, Karkara aldizkariaren izenean; Eli Lasa, Aiako Udaleko kultur teknikariak; eta Jabier Zabaleta, Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariak.
Epaimahaiak ekitaldian nabarmendu zuenez, oparoa izan da lehiaketara aurkeztutako lanen kopurua aurten ere. Parte-hartzaile gazte berriak izan dira eta nabarmentzekoa da, sarituen artean, ia guztiak direla emakumeak.
Ekitaldia musikaz lagunduta egin zen iaz bezala. Danbolin Musika Eskolako irakasle Amaia Gutierrez arduratu zen musikaz eta berarekin batera aritu ziren Orioko hiru biolin-ikasle: Nerea Quintanilla, Olatz Genova eta Maxe Zinkunegi.
LAN SARITUAK
Saritutako lan eta egileak hauek izan dira:
Ipuinak
1.- Gaugiroan. Egilea: Iñaki Iturain.
2.- Trena eta tratua. Egilea: Libana Taboada
3.- On eta in. Egilea: Garazi Urretabizkaia.
Accesita: Gogoetak. Egilea: Nadhet Arruti
Accesita: Zure amona garaira egokitzeko gida. Egilea: Ane Etxabe Usandizaga.
Olerkiak/Bertsoak
1.- Parentesia Egilea: Ainhoa Mujika.
2.- Neguan bero. Egilea: Garazi Urretabizkaia.
3.- Eskerrik asko, DO RE NI! Egilea: Rosi Lazkano
Accesita: Berandu. Egilea: Goiuri Unanue.
Accesita: Normaltasuna, askatasuna eta geldialdia. Egilea: Esther Arruti.
ABENDUAN ARGITARATUKO DIRA
Saritutako lanak Karkara aldizkariaren gehigarri batean argitaratuko dira urtarrilaren 8an. Ondoren, webgune honetan ere publikatuko dira.