AMETSA GAZTELEKUAK ASTELEHENETIK AURRERA ATEAK ZABALIK IZANGO DITU

Joan den asteartean, martxoak, 25, Ametsa gaztelekuaren inaugurazio ekitaldia izan zen. Orion gaztetxoentzako topaleku eta jolastoki bat sortzeko proiektua gauzatzen hasi da, eta datorren astelehenetik aurrera ateak zabalik izango ditu 10 urtetik 16ra bitarteko herriko gaztetxo guztientzat.

Astearteko ekitaldia Txurrumuskiko gazteek berek dantzatu zuten aurresku batek abiatu zuen, lokalaren kanpo aldean; ondoren, herriko apaizak eta alkateak hitzaren bidez babesa eskaini zioten elkarte berriari, eta Egoitz Eizagirrek bi bertso eder bota zituen. Borobiltzeko, Be