Udalak konponketa-lanak egin behar ditu ur-arketa batean Xixario erretegiaren inguruan eta, beraz, inguru hori itxita geratuko da trafikorako otsailaren 23ko 09:00etatik 11:00etara. Marea biziak direnean ura sartzen da arketan eta ondo zigilatu behar da. Konponketa egiteko, marea biziak diren unea aprobetxatu behar da eta horregatik erabaki du Udaleko bulego teknikoak lanak egun eta ordu horretan egitea.
Lanak egiten diren bitartean, beraz, aldaketak izango dira ibilgailuen zirkulazioan eta, herritik ateratzeko, nahitaez, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da. Herrira sartzeko, berriz, aldaketarik ez da izango eta ibilgailuek ohiko bidea erabiliko dute, Xixarioneko horretan desbideraketa eginda.