Irailaren 1ean, asteazkenarekin, Ur Kontsortzioak zenbait lan egingo ditu Eusko Gudari kalean, kultur etxearen parean, eta, horren ondorioz, aldaketak izango dira ibilgailuen zirkulazioan goizeko partean. 08:00etatik 12:00etara iraungo dute lanek, gutxi gorabehera, eta denbora-tarte horretan Erribera kalera desbideratuko dira Eusko Gudari kaleko ibilgailuak. Ibilgailuek, gero, Ixarra kaletik barrena bueltatuko dira Eusko Gudari kalera.
Horrez gainera, San Martin ermitaren inguruan ere lanak egingo ditu Ur Kontsortzioak, eta posible da trafikoan eragozpen txikiak sortzea.
Barkatu eragozpenak.