Atzo arratsaldean, urtarrilak 29an emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna lantzeko tailerra egitea espero zen, baina inor azaldu ez denez, bertan behera gelditu zen.
Gaiak merezi duenez, bigarren saiakera bat egitea erabaki da, datorren asteartean, otsailak 3, arratsaldeko 19:00tan udaletxean.
Herritarrei bertara azaltzeko deia luzatu nahi diegu, izan ere, tailerrean lantzen denak Oriok berdintasun arloan dituen gabezi edo aukerak ezagutu eta beraien inguruan hausnartzeko aukera izango dugu.
Tailerrean egingo diren hausnarketek ondorengo pausoak identifikatzeko balioko du, ondorioz zenbat eta gehiago izan ekarpenak egiten orduan eta ideia eta planteamentu gehiago lantzeko.