Berdintasunerako lehenengo planaren aurkezpena

   armarriakoloretan

  Datorren asteazkenean, apirilak 10, udalak martxan jarriko duen Berdintasunerako lehenengo planaren aurkezpena izango da. Lehenik, eguerdiko 13:00ean udal langileei aurkeztuko zaie. Arratsaldeko 18:30ean herritarrentzako aurkezpena izango da Kultur Etxean.

Azken urteetan, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko pausu garrantzitsuak eman dira. Baina, lan merkatuari, parte hartze sozio-politikoari, etxeko lanei, emakumeen indarkeriari eta pobreziari buruzko datuek emakume eta gizonen arteko desberdintasun egoera erakusten jarraitzen dute politika, ekonomia eta gizarte mailan.

Orioko Udalak 2008. Urtean emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko lehengo pausuak eman zituen diagnosi bat martxan jarriz. Iaz, 2012.urtean, Udala berriro hasi zen arlo honen inguruan lanketak egiten berdintasunaren inguruko talde eragile bat sortuz. Talde hau, 5 emakumez sortua dago, hala nola Gizarte Ongizateko Zinegotzia, Xaltxerak Emakumeen Taldeko 3 partaide eta Gizarte Langilea.

Plan hau egiteko Udaleko langileria eta herriko pertsona eta eragileekin bilerak, elkarrizketak eta topaketak antolatu dira eta bigarren mailako iturriak errebisatu dira.

I Planak, 13 helburu eta 53 neurri konkretu batzen ditu Udal osoaren artean inplementatzeko, nahiz eta talde eragilea sustatze lanen arduraduna izan, Udaletxeko arlo guztien, gizarte eragileen eta herritarren esku dago burutzapena.

Zentzu honetan, Planak berak koordinatze lanak errazteko neurriak batzen ditu parte hartze organoen eraketen bitartez (emakumeekin, beste erakunde batzuekin, etab) Udalera eta bere kudeaketara  zuzendutako ekintzak eta herriko emakume eta gizonei zuzendutako ekintzak batuz.

Era berean, Planaren elaborazioan, gure erkidegoan Berdintasunerako Politikek ezartzen dituzten 4 ardatz estrategikoak kontutan hartu dira, hurrengo hauek dira:

1) Berdintasun gobernatzaren bitartez emakume eta gizonen egoera, baldintza eta beharrizan desberdinak kontutan harturik helburu eta ekintza desberdinak sortu emakume eta gizonen arteko desberdintasun egoerak desagerrarazteko eta berdintasuna sustatzeko politika publikoetako maila guztietan, plangintzaren momentutik burutzapen eta ebaluaziorarte.

2) Jabekuntza eta balio aldaketaemakumearen autonomia sustatzea eta beraren egoera sendotzea eskatzen du arlo publikoan eta erabakiak hartzerako orduan.

3) Gizarte antolakuntza erantzunkidearen bitartez bizitza pertsonala, familia artekoa eta lanekoa bateratzea lortu nahi da gizonen erantzunkidetasunaren bitartez, etxeko lanetan, lan estrukturen moldaketa…

4) Genero-indarkeria: Indarkeria mota honen aurka borrokatzeko neurri eta baliabideak erraztuz.

Martxan jartzeko helburuarekin, urtero Plan Eragile bat onartuko da lehentasuna duten ekintzak zehazten dituena, aurrera eramaten diren momentuan ebaluazioa gauzatzeko.

Zentzu honetan, 2013. urte honetarako, beste aspektu batzuen artean, helburuak, ekintzak etab. hauek izango litzateke

UDALEKO KUDEAKETAN GENERO IKUSPEGIAREN TXERTAKETA INSTITUZIONALIZATZEKO UDALA AHALDUNDU, sustatze eta parte hartzeko egiturak sortuz, Berdintasun Arloa ikuskor bihurtuz eta baliabidez hornituz, langileria tekniko eta politikoarentzat berdintasunaren inguruko prestakuntza eskainiz, hizkuntza eta komunikazioaren erabilera egokituz berdintasunezko erabilera bat lortuz, gida eta tresnak sortuz kudeaketa administratiboan genero ikuspegia txertatzeko, emakumeak prestatuz herrian ahalduntzea handitzeko, etab.

HEZKUNTZA ERAGILEEN ARTEAN HEZKIDETZAN OINARRITUTAKO FILOSOFIA SUSTATZEA: Ipuin-kontalari, jolas eta ekintza ez-sexistak antolatzea udalerriko neska-mutilentzat eta gurasoentzako.

GENERO INDARKERIA: Jaietako programazioan udal konpromisoa azpimarratzea eraso sexisten inguruan eta genero indarkeriaren aurkako ekintzat antolatuz. Indarkeriaren biktima diren  emakumeentzako Arretarako Tokiko Protokoloa sortzeko lehen urratsak emango dira ere.

SENTSIBILIZAZIO-KANPAINAK antolatzea data jakinetan, adibidez, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, eta azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontra borrokatzeko Nazioarteko Egunean, ekainaren 28 Gay eta Lesbianen Nazioarteko Egunean.

JABEKUNTZAREN INGURUAN EKINTZAK ANTOLATU adin guztietako emakumeentzat eta jatorrizko aniztasuna eta aniztasun funtzionala duten emakumeentzat. Adibidez, adin guztietako emakumeei zuzendutako autodefentsa tailerrak egitea.

KONTZILIAZIOAREN ESPARRUAN: Lan-trukearen tailerrak egitea gizon eta emakumeei zuzenduta. Oporretan ume eta gazteei zuzendutako aisialdirako programak sustatzen jarraitzea edota antolatzen diren udaleko ekintzetan kontziliaziorako zerbitzuak ipintzea.