Bileraren deialdia Udalak egin du: ekainaren 26an egingo da, asteazkenarekin, 18:00etan, udaletxean.
Udako hilabeteetan txarangaren beharra izaten da herrian, arraunlarien errezibimenduetan eta bestelako ospakizunetan jotzeko eta kalea alaitzeko. Urtetan Talai Mendi txaranga aritu da lan horretan; baina, azken aldian, nahiko lan izaten da musikari-taldea itxuraz osatzeko. Hori dela-eta, Udalak txaranga indartsu bat sortu nahi du, aurten festa egiteko arrazoiak faltako ez direlakoan.
Beraz, txarangako instrumenturen bat jotzen dakiten herriko musikari guztiei dei egiten die Udalak, bilerara etortzeko. Danbolin Musika Eskolak bandan jotzen duten musikariak animatu nahi ditu, bereziki, parte hartzera.