Danbolin Musika Eskolako ikasleek, ekainak 13 larunbatean 17:00etan, ikasturte bukaerako dantzako ekitaldia eskeiniko dute, Karela kiroldegian.
Bertan, 4 urtetik 13 urte bitarteko 233 ikasleek hartuko dute parte, irakaslea Ander Errasti delarik.
Musika eskolako instrumentu desberdinetako irakasleek ere parte hartuko dute bertan.
1. saioan, tailerreko ikasleek dantzatuko dituzte: Borobila, Txapeloaz, Esku-dantza, Alunelul, Orpo punta, Albaola.
2. saioan, dantzako ikasle helduek: Agurra, Plazara, Iturriaren dantza, Alpargata, Zinta dantza, Txontxongilo, Uztai dantza, Hirutruku eta koreografia desberdinak.