Antxiola kalea asfaltatuko du Udalak maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, astelehenetik asteazkenera.
Lanak astelehen goizean hasiko dira eta, eguraldiak laguntzen badu, asteazken arratsalderako bukatuko dira.
Bizilagunek kontuan hartzekoak
- Asfaltatze-lanak egiten diren bitartean, Antxiola kalea ERABAT ITXITA egongo da ibilgailuentzat eta kaleko aparkalekuak libre utzi beharko dira.
- GARAJEAK: Ibilgailua Antxiolako bi garajeetako batean dutenek, kontuan izan behar dute asfaltatze-lanak goizeko 08:00etatik 18:00etara egingo direla hiru egunetan eta, beraz, tarte horretan ibilgailua mugitu behar badute, aldez aurretik atera beharko dutela garajetik.
- HONDAKINAK astelehen goizean bilduko dira eta, ondoren, Antxiola kaleko goiko aldera eramango dira edukiontziak. Astearte eta asteazkenean ez da hondakin-bilketarik egingo, kamioiak pasaerarik izango ez duelako. Lanek irauten duten bitartean ibilgailuak ahalik eta gutxien erabiltzeko eskatzen die Udalak inguru horretako bizilagunei.
Barkatu eragozpenak.