Udalak gaurko egunez eman du ekaineko kultur agendaren berri. Jarduerak biltzen dituen kartela prestatu du eta dagoeneko kalean jarrita dago, ohiko tokietan.
Honako hauek dira kultur agendaren barruko ekitaldiak:
EKAINAK 4, LARUNBATA
Goiz eta arratsaldez Zaragueta eskolaren jaia.
EKAINAK 10, OSTIRALA
22:00 Antzerki-saioa kultur etxean: ‘Inklusioaz, formatu txikian’ (aurrestreinaldia). Xanti Agirrezabala eta Telmo Irureta aktoreekin.
EKAINAK 11, LARUNBATA
22:00 Dantza-emanaldia Karela kiroldegian: Korrontzi eta Harribil dantza-taldea.
EKAINAK 12, IGANDEA
Goiz eta arratsaldez Ikastolaren jaia.
EKAINAK 14, ASTEARTEA
19:00 Musika Eskolako trikitixa taldearen entzunaldia kultur etxean.
EKAINAK 15, ASTEAZKENA
17:00 Musika Eskolaren kontzertu pedagogikoa kultur etxean.
EKAINAK 16, OSTEGUNA
19:00 Mintzalagun programaren ikasturte bukaerako ekitaldia kultur etxean: Iñaki Carretero ipuin-kontalari oriotarraren kontakizuna: ‘Euskaldun gazte baten istorioak’.
EKAINAK 20, ASTELEHENA
18:00 Musika Eskolako klarinete eta saxoen entzunaldia kultur etxean.
EKAINAK 21, ASTEARTEA
19:00 Musika Eskolako bandaren eta piano-jotzaileen entzunaldia. Eguraldiak laguntzen badu, bandak plazan joko du; bestela, kultur etxean.
EKAINAK 23, OSTEGUNA, SAN JOAN BERDE
21:30 Sorgin gaua, Harribil dantza-taldeak antolatuta.
EKAINAK 28, 29, 30 eta UZTAILAK 2
San Pedro jaiak
OHARRAK
- Asteazkenero bingoa kultur etxean 16:30ean
- Ostiralero pintxo potea izango da 19:00etatik aurrera
- Ekainaren 22tik irailaren 8ra kultur etxea goizetik bakarrik zabalduko da, 9:00etatik 13:00etara.