Urtarrilaren 5eko Erregeen desfilea prestatzen hasteko asmoz, Orioko Udalak bilera irekia deitu du abenduaren 15erako, asteazkenarekin. 19:30ean izango da hitzordua, kultur etxean, eta interesa duten guztiei egin diete bertan parte hartzeko gonbita.
Pandemiaren eraginez, iazko desfilea bideo bidez jarraitu behar izan zuten herritarrek. Aurtengoan, ahalik eta jende gehienaren parte-hartzea sustatu nahi du Udalak ekimena antolatzeko.