Errenazimentuko musika koral profanoko kontzertua izango da igandean elizan

Salatxo abesbatzak antolatuta, hiru abesbatzaren kontzertua izango da elizan azaroaren 20an, igandearekin, 12:45ean hasita. Errenazimentuko musika koral profanoa abestuko dute Orioko Salatxo, Hernaniko Kantuz eta Astigarragako Aiztondo abesbatzek batera, Antzinako Musika Tresnen Taldearen laguntzarekin.

Santa Zeziliaren ospakizuna dela-eta, kontzertu berezia prestatu dute hiru abesbatzen artean eta asteburu honetan hiru emanaldi egingo dituzte:

  • Azaroak 19, larunbata, 12:00etan, Hernaniko Milagrosa kaperan.
  • Azaroak 19, larunbata, 20:00etan, Astigarragako elizan.
  • Azaroak 20, igandea, 12:45ean, Orioko elizan.

PROGRAMA

FRANTZIA
Belle qui tiens ma vie………………………..Thoinot Arbeau (1520-1595)
Margot labourez les vignes……………Jacques Arcadelt (c.1504-1568)
Il est bel et bon…………………………Pierre Passereau (c.1490-c.1547)
Tourdion…………………………………………………………Ezezaguna (1530)

ESPAINIA
Hoy comamos y bebamos………………….Juan del Encina (1468-1529)
Más vale trocar………………………………..Juan del Encina (1468-1529)
Con amores la mi madre………………..Joanes Antxieta (c.1462-1523)
Ríu, ríu, chíu……………………………………….Mateu Flecha (1481-1553)

INGALATERRA
Pastime With Good Company………………….Henrike VIII (1491-1547)
Come Again, Sweet Love……………………John Dowland (1563-1626)
Weep, O Mine Eyes…………………………John Bennet (c.1575-c.1614)
Now Is the Month of Maying………..Thomas Morley (1557/58-1602)

ITALIA
Vecchie letrose……………………………..Adrian Willaert (c.1490-1562)
Matona mia cara……………………………Orlando di Lasso (1532-1594)
Amor vittorioso…………………………Giovanni Gastoldi (c.1554-1609)
L’eccho……………………………………….Orlando di Lasso (1532-1594)

AIZTONDO ABESBATZA

Aiztondo abesbatza 1995ean sortu zen, Astigarragan. Herriko hainbat lagun elkartu, kantatzeko zaletasuna zutenak, eta abesbatza sortzea erabaki zuten. Asmoa elkartu eta kantatzea zen, euskal kanta herrikoiak batez ere.

Urte hauetan bost zuzendari izan ditu abesbatzak (oraingoa, bosgarrena) eta hainbat herritarrek parte hartu dute abesbatzan. Zuzendarien eta abesbatzako kideen musika zaletasunaren arabera, hainbat eratako kantuak landu eta eskaini ditu abesbatzak: Euskal Herriko kanta ezagunak (antzinakoak nahiz gaurkoak), beste herrialde batzuetako folklore-kantak, Erdi Aroko kantak, Gorteetako kantak, erlijiosoak eta abar.

Aiztondo Abesbatza mistoa da eta 20 bat lagunez osatuta dago une honetan. Abesbatzak urtero parte hartzen du herriko ospakizunetan eta, horrez gain, Euskal Herriko eta atzerriko toki askotan abestu du hogei urte pasako ibilbidean.

Zuzendaria: Igor Arroyo

KANTUZ ABESBATZA

Kantuz abesbatza 1989an sortu zen, Hernanin, Jaione Escuderoren eskutik; abesbatzako partaideen asmoa herrikoia izatea zenez, 1990eko Santa Ageda bezperan egin zuen bere lehen irteera.

Helburu horri eutsiz, herriko kultur ekintza ugaritan parte hartu du urte hauetan: herriko festak, Gabonak, Santa Zezilia, Santa Ageda… 1991n Euskal Herriko Abesbatzen Elkartean sartu zen eta, geroztik, herritik kanpo ere egin ditu emanaldiak.

1993an Javier Zubimendik hartu zuen batutaren erreleboa 2003ko ekaina arte. Urte hartan Amaia Sasiainek hartu zuen zuzendari kargua 2007ra arte eta, azken urteotan, Igor Arroyok zuzendu du. Gaur egun 40 ahots baino gehiagok osatzen dute abesbatza eta errepertorio aberatsa dute: euskal folklorea, beste lurraldetakoa, polifonia… Emanaldi ugari egin ditu, bai Euskal Herrian eta bai atzerrian: Katalunian, Frantzian, Italian…

Zuzendaria: Igor Arroyo

SALATXO ABESBATZA

Salatxo abesbatza 1993an sortu zen, Orion, Santa Zezilia egun batez. Hasieratik adin guztietako jendeak parte hartu izan du eta gaur egun abesten dutenetako asko sorreratik dabiltza abesbatzan.

Hiru zuzendari izan ditu Salatxok: Marina Lertxundi, hasieran; Idoia Azurmendi, gero; eta, azken urteotan, Igor Arroyo.

Euskal Herrian barrena toki askotan abestu du Salatxok eta atzerrian ere bai, Espainian, Katalunian, Portugalen, Frantzian, Italian eta Norvegian.

Herrian antolatutako ekitaldietan sarri parte hartzen du, San Pedro jaietan, San Nikolas jaietan, Santa Zezilia egunean, Balearen egunean edota Gabonetan. Euskal Telebistak 2010ean antolatutako ‘Oh, Happy Day’ lehiaketan ere parte hartu zuen.

Errepertorioan era askotako piezak dauzkate: polifoniakoak, folklorekoak, pelikuletako soinu-bandak…

ANTZINAKO MUSIKA TRESNEN TALDEA

Ganba biolak: Elena Murgia, J. Luis Toledano.

Moko-txirula: Jon Elizalde

Espineta: Josean Pascual.

Perkusioa: Ixak Oiartzabal.

Kontzertuko programa PDF formatuan