Udaltzaingoaren oharra, etxez etxe dabiltzan saltzaileei buruz.
Herritarrei jakinarazten diegu jende talde bat dabilela etxez etxe, esanez Osakidetzatik datozela eta inkesta batzuk betetzen ari direla. Ondoren, inkestako datuak erabiltzen dituzte, bere bisitak antolatzeko. Normalean, etxean bakarrik egoten den adineko jendea bilatzen dute bisitatzeko eta beren produktuak saltzeko. Horren aurrean, Udaltzaingoak honako hau gogorarazi nahi die herritarrei:
- Ez utzi etxean sartzen ezezagunei, ez badatoz behar bezala identifikatuta.
- Ez eman datu pertsonalik ate ondora datozkizuenei eta ez, inola ere, izenpetu ezer.
- Zure etxera sartzeko ahalegina behin eta berriz egiten badute, deitu Udaltzaingora: 943 83 00 28 telefonoa.