Gabonetako kultur jardueren agenda publikatu du Udalak

Honako hau da aurtengo Gabonetako kultur jardueren agenda:

ABENDUAK 17, ASTEARTEA

19:30 Gabonetako kontzertua Bariko San Nikolas elizan: Danbolin Musika Eskola eta Salatxo abesbatza.

ABENDUAK 20, OSTIRALA

22:00 HERRIBIL ekitaldia Karelan. Harribil dantza-taldeak antolatuta.

ABENDUAK 24, ASTEARTEA

10:45 Haurren kalez kaleko ekitaldia. Eskola, ikastola eta Danbolineko haur, irakasle eta gurasoak kantari arituko dira kalez kale, Ikastola ondoko plazan hasita.

11:00 Tonbola plazan, Ikastolako DBHko ikasleek antolatuta.

17:30 Mari Domingi eta Olentzeroren etorrera zimitorio azpiko arkupera, Lera taldeak antolatuta.

ABENDUAK 26, OSTEGUNA

Ludotekako haurren irteera Ficobako jolas-parkera. Izena emateko azken eguna: abenduak 17

19:30 Erregeen Kabalgatarako izen-ematea Ikastolako pergolan.

ABENDUAK 28, LARUNBATA

22:00 Benito Lertxundiren kontzertua Karela kiroldegian.

ABENDUAK 30, ASTELEHENA

Gaztelekuko gazteen irteera Ficobako jolas-parkera. Izena emateko azken eguna: abenduak 27

11:00-13:30 eta 16:30-19:30 Gabonetako haur-parkea Karelan.

19:00 Erregeen Kabalgatako entsaioa Ikastolako pergolan.

ABENDUAK 31, ASTEARTEA

11:30 San Silvestre lasterketa, ikastola aurretik abiatuta. Haurrak.

12:00 San Silvestre lasterketa, ikastola aurretik abiatuta. Helduak.

URTARRILAK 2, OSTEGUNA

17:00 Txurrumuskiko jolas-tailerrak HH-LH mailako haurrentzat.

19:00 Erregeen Kabalgatako entsaioa Ikastolako pergolan.

URTARRILAK 3, OSTIRALA

20:00 “Biren” bikote akustikoaren kontzertua kultur etxean.

URTARRILAK 4, LARUNBATA

12:00 Erregeen Kabalgatako entsaioa Ikastolako pergolan.

URTARRILAK 5, IGANDEA

11:00 Erregeen karterua. Bizarzuri kalez kale ibiliko da, gutunak jasotzen.

17:00 Erregeen kabalgata herrian barrena. KARELA kiroldegian bukatuko da.

OHARRA:

Kultur etxea eta liburutegia 9:00etatik 13:00etara irekiko dira abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra, eta arratsaldez itxita izango dira.