GESTIO ON BATI ESKER UDALAK MILIOI BAT EURO LORTU DU EUSKO JAURLARITZAKO HERRILAN ETA GARRAIO SAILETIK.

Astearteko arratsaldeko 19:00etan hasi zen Orioko Udalbatzarren ohiko bilkura. Gai zerrendan guztira 6 gai aurkeztu ziren. Horietatik bi aho batez onartu ziren: Gipuzkoako Fori Aldundiko Lurralde Antolaketa Zerbitzuak Orioko Alde Zaharra Birgaitzeko Plan Bereziaren Eraberritutako Testuari jarritako baldintzak betetzea eta egin dituen oharrak eta ikusitako akatsak zuzentzea onartu zen. Eta bestalde, baita onartu zen Orioko Antilla Hondartzako 2 zenbakidun eraikinean Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuen ustiapen eskubideen lagapena hirugarren batzuei baimentzea.

Aho batez izan ez arren Kutxako Batzar Nagusian Orioko Alkatea ordezkari lanetan ihardutea onartu zen (EAJ, EA,PSE eta ARALAR alde; ANV kontra eta EB abestenitu egin zen) eta Euskararen plan estrategikoa- Orio 2008-2011- ere onartu zen guztien baiezkoarekin PSEko zinegotziarena izan ezik.

Milio 1 euro udalarentzat

Gai zerrendako 4. puntua A.I.U.2 ?Sistema General Puerto Deportivo de Orio- eremuan kokatuta dauden 3 eraikinen egiturak eta udal jabegoko partzela bat Eusko Jaurlaritzari saltzea zen.

EAE-ANV udal taldeak izan ezin gainontzekoek proposamena onartu zuten eta horri esker Orioko udalak ia milioi bat euro eskuratuko ditu. Izan ere, Jon Redondo Alkatea Jon I