Hasi dira Zaragueta eskola handitzeko lanak

Ekainaren 26an hasi ziren Zaragueta eskola handitzeko lanak. Atezainaren etxea zena bota egin dute eta azalera horretan puska erantsiko diote eraikinari. Horrela lortuko da, alde batetik, beheko solairuan dagoen jangela handitzea eta, bestetik, horren gainean beste lau ikasgela sortzea, bi solairu bakoitzeko.

Eskolan DBHa ematea erabaki zenean egin ziren lehenbiziko handitze-lanak eta hauek, beraz, bigarrenak dira.

Lanak Moyua eraikuntza-enpresak egingo ditu eta, gutxi gorabehera, 9 astez luzatuko dira. Datorren ikasturtea hasten denerako dena prest egon behar da eta, beraz, abuztuan bukatuko dira lanak. Obraren kostua 370.232 eurokoa da; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, diru-laguntza baten bidez, kostuaren %60a estaliko du eta Udalak, beraz, %40a ordainduko du.

Inguruko bizilagunei barkamena eskatu nahi die Udalak, sor daitezkeen eragozpenengatik.

zaraguetakolana17