Martxoko kultur programaren barruan, Patata Tropikala taldearen haurrentzako emanaldia izango da martxoaren 14an, igandearekin, 18:00etan, Arraunetxeko aretoan.
Ostegunean, martxoak 4, hasiko dira saltzen sarrerak, 2 euroko prezioan. Beti bezala, sarrerak arratsaldean jarriko dira salgai, kultur etxean.
Gogoan izan aforoa mugatuta dagoela Arraunetxen (70 lagun) eta, beraz, garaiz ibiltzea komeni da, sarrerak eskuratzeko.