2016ko irailaren 25ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla-eta, jendaurrean daude dagoeneko hautesleen zerrendak (bai Orion bizi direnena eta bai atzerrian bizi baina Orion erroldatuta daudenena).
Hautesle-zerrenda jendaurrean izango da udaletxeko bulegoetan abuztuaren 8tik 15era bitartean, biak barne, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.
Hautesleek aukera daukate, epe horren barruan, hautesle-zerrendako datuak zuzenak diren ala ez aztertzeko eta erreklamazioak aurkezteko. Hautesleak berak edo behar bezala baimendutako pertsona batek aurkeztu eta sinatu behar du erreklamazioa eta nortasun-agiriaren, gidabaimenaren edo pasaportearen kopia erantsi behar dio.
Udalak gai honi buruz kaleratu duen iragarkia hemen ikus daiteke, bi hizkuntzatan: