Udalak iragarkia argitaratu du, interesatuei jakinarazteko Hautesleen Errolda ikusgai daukatela udaletxeko bulegoetan, eta aukera dutela erreklamazioak aurkezteko.
Hau da iragarkiaren testua, hitzez hitz:
HAUTESLE-ERROLDA IKUSGAI JARTZEA
Honen bitartez, honako hau jakinarazten zaie interesatu guztiei: 2009ko martxoaren 1ean, igandean, egingo diren Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak direla medio, indarrean dagoen hautesle-zerrenda ?udalerrian bizi diren hautesleak (CER) nahiz atzerrian bizi eta udalerri honetan erroldatuta daudenak (CERA)? JENDAURREAN JARRIKO DA 2009KO URTARRILAREN 12TIK 19RA (BIAK BARNE), ASTELEHENETIK OSTIRALERA 08:30ETIK 14:30ERA, udal bulegoetan. Hautesleek erroldako datuak zuzenak direla egiazta dezaten erakutsiko da zerrenda.
Zerrendak ikusgai dauden bitartean, edozein pertsonak aurkez dezake erreklamazioa zerrendatik baztertu dutelako (zerrendan ez badago edo gaizki erregistratua badago) edo zerrendan sartu dutelako (zerrendan badago eta ez badu egon behar). Hautesleak berak edo behar bezala baimendutako pertsona batek aurkeztu eta sinatu behar du erreklamazioa, eta NANaren, gidabaimenaren edo pasaportearen fotokopia erantsi behar dio.
Guztion ezagupenerako eta dagozkion ondorioetarako argitaratzen da.