Udalak beste pauso bat eman du herri-baratzeak adjudikatzeko prozeduraren barruan eta, behin eskaerak aurkezteko epea bukatuta (joan den ekainaren 25ean), onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratu du.
Hemen ikusi daiteke zerrenda hori:
Orioko herri-baratzeak. Zozketarako onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda (PDF).
Interesatuek 10 egun naturaleko epea daukate zerrendari alegazioak aurkezteko. Epe hori, beraz, uztailaren 19an bukatuko da.
Behin epea pasatuta eta izan litezkeen alegazioei buruzko erabakia hartuta, Udalak behin betiko zerrenda argitaratuko du.
Zozketa uztailaren 26an
Herri-baratzeak adjudikatzeko zozketa uztailaren 26an egingo da udaletxean, 12:00etan. Egintza publikoa izango da eta, beraz, irekia.