Joan den ostiralean herriko sarreran egindako lanen ondoren, asfaltatze-lanen erremateak egin behar ditu Udalak zenbait tokitan eta, horrek eragina izango du autoen zirkulazioan. Asfaltatze-lan horiek asteazkenean, otsailak 17, egingo dira, 14:00etatik 18:00etara bitartean.
Beraz, egun horretan eta ordu horietan, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da herritik autoz ateratzeko eta herrira sartzeko.
Barkatu eragozpenak