Ia 50 lagun bildu ziren asteazken goizeko udalbatzar berezian

Zaragueta Herri Eskolako eta Herri Ikastolako ikasleek Eskolako Agenda 21 heziketa-programan parte hartu dute aurten ere, Arazi enpresak koordinatuta. Ikasturte honetan gai hau landu dute, ikasgelan eta kalean: EKITATEA ETA KLIMA ALDAKETA.

Orioko ikasleek gaia aztertu dute eta, ondoren, herrian aurkitu dituzten arazoak konpontzeko proposamenak egin dizkiete udal ordezkariei, maiatzaren 24ko goizean egindako udalbatzar berezian.

Ikasleen proposamenak eta konpromisoak

Ikasle, irakasle eta zinegotzi, guztira ia 50 lagun bildu ziren udalbatzarraren aretoan. Ikasleen ordezkariek beren proposamenak planteatu zituzten eta alkateak eta zinegotziek gaiei buruzko azalpenak eman zituzten, beren ikuspegia agertuz. Proposamenak planteatzeaz gain, ikasleek hainbat konpromiso ere hartu zituzten beren gain, klima aldaketari eta ekitate-faltari aurre egiteko.

Ekitaldiaren bukaeran galdera-erantzunen txanda luzea izan zen.

udalbatzarberazia17-2