Gaur goizean hasi eta asteazkena bitartean, Iberdrolak hainbat lan egin behar ditu sare elektrikoan. Hori dela eta generadore bat instalatuko du AutoLan tailerraren eta Gaztelekuaren inguruan dagoen transformadorearen ondoan, konponketa-lanak egiten dituen bitartean energia-hornidura ez eteteko.
Generadoreak zarata sortuko du eta Iberdrolak barkamena eskatzen die bizilagunei eragozpenengatik eta adierazi du saiatuko dela ahalik eta arinen egiten.
Lanak aurreikusita bezala egiten badira, asteazken goizean kenduko da generadorea.