Idazkuntza ikastaroa antolatu du Udalak

Zuzen eta egoki idazten ikasteko aukera izango dute Itzulidatz taldeak emango duen ikastaroa egiten dutenek.

Hauek dira ikastaroaren ezaugarriak:

Non

Orioko kultur etxean.

Noiz

Azaroaren 20tik ekainera. Ostegun arratsaldez, hiru ordu.

Helburuak

  • Idazten ikasiz, euskara eguneratu eta sakontzea.
  • Euskaltzaindiak emandako azken arauen berri ematea.
  • Puntuazioa ondo erabiltzen ikastea.
  • Informazio idatzia modu koherente eta zuzenean aditzera emateko oinarrizko kontzeptuak ezagutzera ematea.

Antolatzailea

Orioko Udala. Kultura eta Euskara batzordea

Norentzat

Euskara maila ona izanda, lanbidez nahiz gustuz, idazteko premia duen edozein pertsonari zuzenduta dago ikastaro hau: irakasleak, ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleak, idazle eta kazetariak, administrazioko langileak?

Plaza kopurua mugatua da. Gutxienez 10 lagun behar dira taldea osatzeko; eta, gehienez ere, 15 onartuko dira.

Irakaslea

ITZULIDATZ taldea.

Prezioa

180 euro

Izen-ematea

Kultur etxean, azaroaren 17a arte.

Informazio gehiago

943 13 44 09