Ikastolak 8. aldiz antolatu du triatloi herrikoia San Pedro jaietako programaren barruan

Aurten ekainaren 24an egingo da, ostiralarekin, 19:30ean hasita.

Hiru kategoria izango dira: gaztetxoak, gazteak eta helduak. Gaztetxoak 19:30ean hasiko dira; gazteak, 19:50ean; eta helduak, 20:20an.

Gaztetxoak LH4, LH5 eta LH6koak dira; gazteak, DBHkoak; eta helduak, berriz, 1999an edo lehenago jaiotakoak.

Proba herri barruan jokatuko da eta Ikastolan hasi eta bukatuko da.

IZEN-EMATEA

Izena emateko, Orioko Herri Ikastolara edota Karela kiroldegira jo behar da. Izena emateko azken eguna ekainaren 22a izango da.

DISTANTZIAK

Gaztetxoak

  • 100 metro igeri
  • 2 kilometro bizikletan
  • 800 metro korrika

Gazteak

  • 200 metro igeri
  • 3 kilometro bizikletan
  • 1000 metro korrika

Helduak

  • 300 metro igeri
  • 6 kilometro bizikletan
  • 1800 metro korrika

SARIAK
Sariak izango dira maila bakoitzeko irabazleentzat eta, horrez gain, beste sari batzuk zozkatuko dira parte-hartzaile guztien artean

OHARRA

Kaskoa derrigorrezkoa da