Aurtengo Uretako Joko Atlantikoak uztailaren 13an inauguratu ziren, astelehenarekin. Aurrena desfilea egin zuten parte-hartzaileek Mendibeltz futbol eta sofbol zelaitik kirol porturaino, eta han egin zen inaugurazio-ekitaldi ofiziala.
Masta batean zintzilikatu zuten Joko Atlantikoen bandera eta han izango da lehiaketa bukatzen den arte, ostiralean.
Karkara aldizkariak argazki-galeria publikatu du bere webgunean, atzoko ekitaldiaren irudiekin:
Inaugurazio-ekitaldiaren argazkiak (karkara.eus webgunea)
Argazkia: Karkara aldizkaria