Ekainaren 10ean, ostiralarekin, izango da antzezlana, 22:00etan hasita. Udalak antolatu du ekitaldia, Berdin-Berdinak kirol inklusiboko taldearen proposamenez.
Inklusioa denez gaia, horren aldeko pauso bat eman dute antzerkia prestatu dutenek eta gor-mutuek ere izango dute aukera antzerkia segitzeko, keinu-hizkuntzako interpreteak ere izango dira-eta.
Antzezlana Bergaran estreinatuko da ofizialki ekainaren 7an, Kilometroak jaiaren egitarauaren barruan, eta Oriokoa, beraz, aurrestreinaldia izango da.
Bi aktore gazteren arteko elkarrizketa
Antzezlanean bi aktore gaztek parte hartzen dute: Xanti Agirrezabalak eta Telmo Iruretak.
Bi pertsonaren arteko elkarrizketa da antzezlanaren funtsa, inklusioaren gaia gertu-gertutik bizi dutenak. Bi aktoreek gai asko jorratuko dituzte, bat-batean tartekatuz komedia eta drama. Alex Tello da antzezlanaren gidoigilea eta zuzendaria.
Sarrera doan
Antzerkirako sarrera doan da; baina, aretoaren aforoa mugatua denez, aldez aurretik hartu behar da gonbita kultur etxean, goizez nahiz arratsaldez.