Uztailean eta abuztuan antolatuko dira irteerak, asteazken eta igandeetan. Zumaiatik abiatuko dira, marearen araberako ordutegian, beti itsasgoran.
Urola Kostako itsas ondarea sustatzeko eta Elkanoren legatua ezagutarazteko garatu da proiektua, Lehen Mundu Biraren 500. urteurrenaren harira.
Proiektua Urola Kostako Udal Elkarteak landu du, eskualdeko bost udaletako turismo-zerbitzuekin eta Begi Bistan enpresarekin batera eta hasieratik izan du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta BasqueTour turismoaren euskal agentziaren babesa.
Eskualdeko bost herrietan barrena
Eskualdeko bost herriak zeharkatuko dira itsasontziz. Zumaiatik abiatuko dira irteera guztiak, asteazkenero eta igandero, beti itsasgoran, eta Getarian edo Orion egingo dira geldialdiak.
Hiru helburu nagusi ditu ekimenak:
- Eskualdeko itsas ondarea ezagutaraztea eta sustatzea.
- Elkanoren legatua ezagutaraztea, Getariatik haratago eta eskualdeko ikuspegitik.
- Urola Kostako bost udalerriak helmuga-turistiko erakargarri gisa indartzen jarraitzea, familia-turismoari begirako eskaintza zabalduz eta ekoturismoaren eta turismo-eredu jasangarriaren aldeko apustua eginez.
Erreserbak
Itsas irteerei buruzko informazio guztia Begi Bistan enpresaren webgunean dago eskuragarri:
https://begi-bistan.com/eu/territorio-elkano/
Argibide gehiago nahi duenak Orioko turismo-bulegora ere jo dezake(turismo@orio.eus, 943 83 55 65)