ITURBIDE KALEKO GALTZADA KONPONTZEKO LANAK

Urtarrilaren 21ean hasiko dira

Portuko obrak direla eta, ibilgailuen trafiko handia izan da azken hilabeteetan Iturbide kaletik barrena. Hori dela eta, galtzadak kalte dezente izan ditu eta Udalak, behin lanak bukatuta eta ibilgailuen zirkulazioa normalduta, portuko obrak egin dituen enpresari galtzada konpondu eta behar bezala uzteko agindua eman dio.
Jakinarazi nahi dizuegu, lan horiek direla eta, kalea itxita egongo dela ibilgailuentzat datorren astelehenetik aurrera (urtarrilaren 21etik aurrera). Lanak bi zatitan egingo dira:

  • Lehenengo bi astetan Iturbide 1 eta 4 zenbakien arteko tartea egingo da. Fase horretan Iturbide 6-19, Nagusia, Oa, Antxiola eta Urdaire kaleetako bizilagunek Txanka-hondartzako bidea erabili beharko dute etxera autoz inguratzeko. Ateratzeko, berriz, Antxiola kalea erabili ahal izango dute.
  • Bigarren zatia beste bi astez luzatuko da, eta Iturbide 4tik Kale Nagusiko bidegurutzerainoko tartea hartuko du. Iturbide 4tik behera bizi direnek akzesoa izango dute autoarekin; baina Goiko Kaleko beste bizilagunek Txanka-hondartzako bidea erabiltzen segitu beharko dute, obrak amaitu arte.

Barkatu eragozpenak.