Datorren astelehenean, martxoak 29, Joxerra San Sebastian oriotarrak kantatuko du Kultur Etxeko areto nagusian, Danbolin musika eskolak antolatutako Musika Astearen barruan.
Kontzertua arratsaldeko zazpietan hasiko da.
Aurtengo Musika Astearen barruan kontzertuak izango dira aste osoan Kultur Etxean.
Astelehen arratsaldean Joxerra San Sebastianen txanda izango da.
Joxerra San Sebastianek urte asko daramatza musika munduan, rock-aa eta pop-a uztartuz bere gitarraren laguntzaz. Familia musikazale batetik dator eta txiki-txikitatik ekin zion musika lantzeari.
Hamabost musika tresna inguru jotzen ditu eta sarritan ibili da musikari handiekin elkarlanean: Juan Mari Beltran, Txanbela taldea, Erramun Martikorena, Martin Aginalde…
Gaur egun bere aurreneko diskoa prestatzen ari da.