Kanpineko harreran lan egiteko pertsona bat behar du Udalak

Orioko Udalak kanpineko harrerarako pertsona bat hartuko du lanerako aurtengo denboraldi ofizialean, eta deialdia egiten du lanpostu hori betetzeko. Deialdian parte hartzeko, oriotarra izan behar da, eta langabetua.

Hartuko den langilearen kontratua lan-zuzenbideko erregimenean egingo da, denboraldi baterako.

Kontratuaren iraupena honako hau izango da: 2004ko apirilaren hasieratik irailaren 30era.

OINARRIAK

  • Gutxieneko adina: 18 urte.
  • Orion erroldatua egotea 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  • Gutxieneko titulazioa: Oinarrizko Batxilerra, LH1 edo parekoa den titulazio maila izatea.
  • Euskararen ezagutza: Gutxienez EGA titulua eskatzen da. EGA titulurik ez duenak azterketa egin beharko du maila hori duela frogatzeko.
  • Ingelesezko ezagutza: Gutxienez FIRST CERTIFICATE maila eskatuko da eta 3 punturekin baloratuko da. Titulurik ez duenak azterketa egin beharko du maila hori duela frogatzeko. Hizkuntza Eskola Ofizialeko CAE 4 punturekin baloratuko da, eta PROFICIENCY titulua duenak 5 puntu jasoko ditu.
  • Atzerriko beste hizkuntzen ezagutza frogatzen duenak hizkuntza bakoitzeko puntu bat (1) jasoko du.
  • Jarduera Turistikoetarako Tekniko titulua duenak 5 puntu jasoko ditu.
  • Elkarrizketa: Proba honen bidez izangaiek lanpostua betetzeko duten egokitasuna neurtuko da (5 puntu gehienez).

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA:

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira; bertan emango den instantzia beteko da. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:30etara.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA:

Martxoaren 24tik 31ra bitarte, biak barne.