Kattalin Zinkunegik irabazi du ‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ kanpainaren maiatzeko saria

Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean antolatu duten ‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ egitasmoan parte hartzen dutenen artean bi zozketa egiten dira: bat apirilaren bukaeran eta bestea maiatzaren bukaeran. Irabazleak euskarazko liburu bat erosteko txeke bat eskuratzen du, 30 eurokoa, Orioko liburu denda batean gastatzeko

Maiatzeko zozketa egin da udal liburutegian, eta irabazlea honako hau izan da: Kattalin Zinkunegi (Karkarak utzitako argazkia).

Zorionak, Kattalin, eta segi horrelaxe, udal liburutegia erabiltzen eta euskarazko liburuak irakurri eta gozatzen!

IGO16