Orioko Udalak aparkaleku irekiak alokairuan eskuratzeko aukera eskaintzen du.
Aparkatzeko arazoei aurre egiteko, Orioko Udalak 75 aparkaleku ireki egokitu zituen Karela Udal kiroldegian. Orain arte aparkaleku horiek 40 urterako kontzesio errejimenean eskaini izan ditu Udalak.
2003ko urriaren 15eko Alkate Dekretu bidez, orain arteko eskaintza zabalduz, Karela Udal Kiroldegi azpiko aparkalekuak alokairu errejimenean ere eskaintzea erabaki du Udalak.
Alokairu baldintzak ondorengo hauek dira:
- Epea: Alokairu kontratuak urte bateko epea izango du eta urtez urte luzatu ahal izango da mugarik gabe, aldeen denuntzia espresurik ez badago.
- Prezioa: 30,05 euro (BEZa barne)hilabeteko, gehi mantenimendu gastuak (argi indarra, garbiketa, administrazioa, etab.).
Interesdunak Orioko Udaletxeko Bulego Nagusira zuzendu behar dute: Herriko plaza 1, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30etara.