Hilabete osoa itxita egon ondoren bihar zabalduko ditu ateak, berriz ere.
Bihar, irailak 1, eta abuztuko oporren ostean, hainbat eta hainbat eraikinek berriro ere beren ateak zabalduko dituzte: ikastetxeek, musika eskolak, eta baita kultur etxeak ere.
Kultur etxea aste honetan udako ordutegian jardungo da, goizez; baina datorren astetik aurrera bere ohiko ordutegiari helduko dio. Beraz, kultur etxearen, KZ gunearen eta liburutegiaren ordutegia honakoa izango da:
Aste honetan eraikin osoa: 9:00-13:00.
Datorren astetik aurrera:
Kultur etxea eta KZ gunea: 9:00-13:00 eta 16:00-20:00.
Liburutegia: 16:00-20:00.
Informazio gehiago: 943/ 13 44 09