Mari Domingi eta Olentzero etorriko dira Oriora abenduaren 24an, urtero bezala, eta zimitorio azpiko arkupean izango dira iluntzean, 18:00ak inguruan. Kale Nagusitik barrena jaitsiko dira eta berekin batera etorriko dira Mari, sorginak, Basandere, Basajaun eta artzainak.
Ongietorri-festa 17:30ean hasiko da, Arkupe elkarteko lagunek zimitorio azpian eskainiko duten txokolate beroarekin. Ttuntturroak kalez kale ibiliko dira eta, segidan, 18:00etatik aurrera, sorginak egongo dira zimitorio azpiko arkupean, haurren gutunak jasotzen.