Gaurko egunez argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Udalaren iragarkiak, zazpi lanpostutarako lan-poltsak eratzeko deialdia egiten dutenak.
Lan-poltsa horien deialdian parte hartu nahi dutenek martxoaren 29a dute eskaerak aurkezteko azken eguna. Horretarako, eskari-orria betetzeaz gain, oinarrietan zehazten diren agiriak aurkeztu behar dituzte udaletxean.
Hauek dira Udalak eratu nahi dituen lan-poltsak:
- Administraria Orioko Udalerako
- Orioko Udaleko obra eta zerbitzutako brigadaren arduraduna eta udal-kanpineko mantentze-lanen arduraduna
- Garbitzailea Orioko udal-eraikinetarako eta udal-kanpinerako
- Harreragilea Orioko turismo-bulegorako eta udal-kanpinerako
- Ofizial balioaniztuna, elektrizitatean espezializatua, Orioko Udaleko obra eta zerbitzutako brigadarako nahiz udal-kanpinerako
- Peoi balioaniztuna Orioko Udaleko obra eta zerbitzutako brigadarako nahiz udal-kanpinerako
- Orioko Udaleko udaltzaina
Lan-poltsa horien oinarriak eta parte hartzeko eskaera-orria hemen deskargatu daitezke: