Orioko Ahalduntze Eskolak, Udalak, Etxeluze gaztetxeak eta Xaltxerak taldeak elkarlanean antolatu dute martxoaren 8ko programa:
9.30 Txokolate-banaketa Aritzaga kalean.
10.00 Zumba feminista Aritzaga kalean.
11.30 Eguerdiko manifestaziorako materiala sortzeko elkarketa Ibai-Ondo plazan. Euria egiten badu, frontoian.
13.00 Manifestazio zaratatsua Antolatu indarrak, batu borroka feministara lelopean. Ibai-Ondo plazatik abiatuta.
14.30 Emakumeon* bazkari autogestionatua gaztetxean. Ondoren, mikro irekia.
Datozen egunotarako programa
Martxoaren 8ko ekitaldiez gain, beste ekitaldi hauek ere antolatu dituzte datozen egunotarako:
- Martxoak 13, ostirala, 22:30ean: Evaren alabak antzezlana Kultur Etxean.
- Martxoak 24, asteartea, 18:30ean: Irakurketa feminista saioa: Guztiok izan beharko genuke feministak, Chiwamanda Ngozi Adichieren manifestua.
- Martxoak 31, asteartea, 18:30ean: Hitzaldia: Zaintzaren esklabo, etxeko langileen egoeraz. Hizlaria: Silvia Carrizo. Gazteleraz izango da saioa.
- Apirilak 4, larunbata, 15:00etan: Emakumeak* piraguan, Arraunetxen.