Martxoko eta apirileko kultur agenda argitaratu du Udalak

Udalak kaleratu berri du martxoko eta apirileko kultur jardueren agenda.

Ekitaldietarako sarrerak aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean eta ekitaldia baino hamabost egun lehenago jarriko dira salgai. Gogoan izan sarrerak mugatuta daudela, aforo kontuengatik.

Hauek dira Udalak bi hilabete horietan antolatutako kultur ekitaldiak:

MARTXOAK 5, OSTIRALA

19:00 «Orainmenean» erakusketa eta bertso-saio berezia Arraunetxen: Uxue Alberdi, Ane Peñagarikano eta Nerea Elustondo bertsolariak eta Amaia Agirre gai-jartzailea. Sarrerak: 5€

MARTXOAK 12, OSTIRALA

19:00 «Fadoak entzuten zituen gizona» antzezlana Arraunetxen: Kepa Errasti, Ane Gabarain eta Iñigo Aranbarri. Sarrerak: 10€

MARTXOAK 14, IGANDEA

18:00 «Denboraren taupadak» haurrentzako ekitaldia Arraunetxen. Sarrerak: 2€

MARTXOAK 20, LARUNBATA

19:00 Esti eta Mikel Markezen kantaldia Karela kiroldegian. Sarrerak: 10€

MARTXOAK 26, OSTIRALA

19:00 Jon Gurrutxaga & Urbil Artolaren kantaldia Arraunetxen. Sarrerak: 2€

APIRILAK 16, OSTIRALA

19:00 Testura taldearen musika-emanaldia Arraunetxen. Sarrerak: 2€

APIRILAK 25, IGANDEA

18:00 «Kantu kolore» haurrentzako ekitaldia Karela kiroldegian. Sarrerak: 10€

APIRILAK 30, OSTIRALA

19:00 Maria Rivero abeslariaren kantaldia Arraunetxen: «Parentesiak». Sarrerak: 2€