Liburutegiak hilero antolatzen dituen ipuin-kontaketa saioetako bat izango da datorren astelehenean, martxoak 15, 17:30ean hasita.
Miriam Mendoza ipuin-kontalariak emango du saioa. Miriam ezaguna da Orioko haurrentzat, lehenago ere askotan etorri izan da-eta liburutegira.
Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo da eta 3 eta 6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat da.
Gonbita hartu behar da, aldez aurretik
COVID-19aren pandemiak sortutako egoerak behartua, ekitaldiak 25 laguneko aforo mugatua izango du eta, hori dela eta, bertaratu nahi dutenek gonbita jaso beharko dute aldez aurretik kultur etxean bertan.