Mugikortasunarekin lotutako bigarren eskuko gauzen azoka antolatu du Herrio taldeak irailaren 16an, ostiralarekin

Irailaren 16tik 22ra izango da Mugikortasun Iraunkorraren Europar astea, eta, horren barruan, Herrio natur taldeak bigarren eskuko gauzen azoka antolatu du datorren ostiralean Herriko Plazan.

Bizikletak, kaskoak, patinak…

Azokan salgai jarriko diren gauzak mugikortasunarekin zerikusia dutenak dira: bizikletak, kaskoak, patineteak, patinak, haurrak garraiatzeko motxilak, trizikloak… Beraz, etxean alferrik dituzuen materialak saltzeko aukera izango duzue (salneurria norberak jarri beharko du) eta behar duzuena erostekoa.

Ordutegia

Azoka Irailaren 16an egingo da Herriko Plazan. Arratsaldean, 17:00etatik 17:30era, salgai jarriko den materiala eraman behar da plazara. Ondoren, 17:30etik 20:00etara, salgai jarriko da jasotako materiala. Azkenik, 20:00etatik 20:30era saldu ez den materiala jasotzeko tartea izango da.

Bizikletaren mantenimendua egiteko tailerra

Aurten, berrikuntza moduan, bizikletaren oinarrizko mantenimenduaren inguruko tailer txiki bat emango da. Tailerra 18:30ean hasiko da. Doakoa izango da eta, parte hartzeko, 10 urtetik gora izan behar da.

Aukera ederra da gauzei berrerabilpen bat emateko!

Animatu eta hasi sotoak eta trastelekuak miatzen!