Orioko ikasleak udalerria ezagutzeko heziketa programan murgilduta daude. Urtarrila eta otsaila bitartean herriak bizi duen bilakaera aztertzeko ekintza ezberdinak burutuko dira, gizakiak ingurumenaren gainean sortzen duen eragina hausnartu eta ohitura onak bultzatzeko helburuarekin.
?Orio ezagutzen? Orioko Udalaren laguntzaz eginiko ingurumen heziketa programa da. Egitarau honetan Lehen Hezkuntzako 2. zikloko 4.maila eta 3. zikloko 5. mailako ikasleek hartzen dute parte. Bi dira burutzen diren jarduerak: ?Denboraren bila? 4. mailan, eta ?Argazki rallya? 5. mailan. Ingurumen ekintza hauek, Orioko ikastetxeetan burutzen dira: Orioko ikastola eta Juan Zaragueta ikastetxean.
?Denboraren bila? izeneko jardueraren bitartez, ikasleek Orioko historian zehar bidai bat egin dute. Oriok hiri gutuna lortu zuenetik gaur egun arte herriak jasan dituen aldaketa nagusiak azaltzen dira, beti ere ingurumenarekiko arreta berezia edukiz. Jarduera burutzeko orduan, girotze saioa egiten da gelaz-gela. Bigarren elkargunea Orioko Plazan izaten da eta bidai historiko hau berregiten dute, antzinatik gaur eguneraino.
Jolasaren bitartez Orioko herriaren historia ezagutzen dute ikasleek: aintzinako lanbide ezberdinak, Oria ibaiaren garrantzia eta inguruneak jasan dituen aldaketak. Bide batez, talde lanean aritzen dira eta mapak erabiltzen ikasten dute, jolas giroan. Udaletxeko Plaza izaten da topalekua jolas didaktiko honi hasiera emateko. Ekintzaren iraupena goiz osokoa da, bi ikastetxeak jolasa aelkarrekin burutzen dutelarik.
Ikasleek froga desberdinak burutu behar dituzte herrian zehar: ?kofradia zaharrera? ; baleak arrantzatzera, ?kale Nagusira? ; txingo jolasarekin burdina lortzera, ?Anibar portura?; garai bateko zergei buruzko galderak erantzutea, ?Erriberara?; garai hartan lantzen ziren haziei buruzko froga burutzea, ?Kale Nagusira? garai bateko lanbideak topatzera eta azkenik Orioko alkateari eskutitz bat idaztera, beraien abenturak kontatuz eta Oriok hoberako izan ditzakeen aldaketen iritzia emanez.