Udalak oharra kaleratu du terraza daukaten ostalarientzat, ezarritako neurriak zorrotz bete ditzaten eskatzeko.
Oharrak honela dio:
COVID-19ak sortutako egoera dela-eta, terrazak jartzeko arauak malgutu egin zituen Orioko Udalak, ostalariei erraztasunak emateko.
Deskonfinamendua bukatu arte aplikatuko ditugu arau malgu horiek, baina gogorarazi nahi dizuegu zorrotz bete behar dituzuela baldintza hauek:
- Guztiz debekatuta dago terrazarekin oztopatzea garajeetako edo beste establezimenduetako sarrera-irteerak.
- Oinezkoen pasabidea erabat libre utzi behar da (gutxienez, 2 metroko zabalera utzita).
- Derrigor bete behar dira ostalaritzako ordutegiak, udal-ordenantzak adierazten duen bezala.
- Segurtasun- eta higiene-neurriak zorrotz bete behar dira: mahaien desinfekzioa, pertsonen arteko segurtasun-distantzia, zerbitzarien autobabeserako materiala…
- Egunaren bukaeran terrazek jasota gelditu behar dute.
Deskonfinamenduaren faseak bukatzen direnean, gaur egungo terrazen azterketa egingo du Udalak eta ez du onartuko neurriz gaineko terrazarik edo udal-ordenantza betetzen ez duen terrazarik.