Ostiral gauean, azaroak 26, kontzertua izango da Orioko Unar tabernan, gaueko hamaiketan hasita: Ozen izeneko taldeak joko du. Taldea Arrasatekoa da eta heavy-rock musika egiten du.
Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da. Sarrera doan izango da. ‘Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, udan ostiralero, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giroa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.
Hiru taberna hauek parte hartzen ari dira aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: K2, Unar eta Salatxo.