San Nikolas jaiak bertan behera utzi ditu Udalak

COVID-19aren pandemiak sortutako egoeraren aurrean eta Espainiako gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak indarrean jarri dituzten azken neurriak kontuan hartuta, Udalak erabaki du bertan behera uztea aurtengo San Nikolas jaiak. Bizi dugun egoeran ezinezkoa da festak [...] Irakurri

Udalak zuhur jokatzen segitzeko eskatzen die oriotarrei

COVID-19ak eragindako pandemiaren azken olatuak gogor astindu ditu inguruak eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri ditu bi agindu, prebentzio-neurri berriak ezarriz, batzuk orokorrean aplikatzekoak eta beste batzuk eremu gorrian dauden herrietan aplikatzekoak. [...] Irakurri

Oa kaleko ur-hodiak aldatzeko obra hasiko da astelehenean

Urriaren 26an, astelehenarekin, hasiko dira Oa kaleko ur-hodiak aldatzeko lanak. Ur-hodi zaharrak kendu eta berriak jarriko ditu Gipuzkoako Ur Kontsortzioak. Hodi zaharrak fibrozementuzkoak eta galbanizatuak dira eta, horien ordez, fundiziozkoak eta polietilenozkoak jarriko dituzte. [...] Irakurri

Hondakinak biltzeko zerbitzua berrantolatuko du Urola Kostako Udal Elkarteak

Gaikako bilketa hobetzeko helburua du berrantolaketak. Urola Kostako Udal Elkarteak birziklapen-tasa hobetu nahi du, batetik, eta, bestetik, edukiontzi-guneen txukuntasuna areagotu. «Herriz herri eskualdeko etxebizitza, komertzio, zerbitzu eta industrietan sortutako etxeko hondakinak biltzeko zerbitzuaren egoera [...] Irakurri

N-634 errepidea moztuko da Orion urriaren 20an, Espainiako itzuliagatik

Espainiako Itzuliaren lehenbiziko etapa urriaren 20an jokatuko da Irundik Arratera. Oriotik 14:00ak aldera pasatuko dela aurreikusten dute antolatzaileek eta, beraz, N-634 errepidea itxita izango da 13:00etatik 15:00etara. Lasterketaren martxaren arabera, baliteke lehentxeago ireki ahal [...] Irakurri

Mikel Urdangarinek kantaldia emango du kiroldegian azaroaren 14an

Mikel Urdangarin abeslari zornotzarraren kantaldia izango da Orion azaroaren 14an, larunbatarekin. Kantaldia 22:00etan izango da, Karela kiroldegian. Kantaldirako sarrerak aldez aurretik hartu behar dira, 10 euro ordainduta. Aforo-mugak direla-eta, 260 sarrera baizik ez daude [...] Irakurri